Cursos de verano
Udako ikastaroak

Lege oharra

Uztailaren 11ko 34/2002 Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkatarizta Elektronikoaren Legeak eta beste arau aplikagarri batzuek ezartzen dutena betez, honako informazio hau jakinarazi nahi zaie Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Uda ikastaroak web-orrialdearen erabiltzaileei:

TITULARRA ETA HARREMANAK

www.cursosveranoupna.com web-orrialdea eta cursosveranoupna.com interneteko domeinua Nafarroako Unibertsitate Publikoarenak dira.
Apirilaren 21eko 8/1987 Foru Legeak sortu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoa (1987ko ekainaren 12ko E.A.O, 140. zk.). Uztailaren 2ko 25/2002 Foru Legeak aldatu zuen lehenago aipatutakoa, ikasketak Tuteran ezartzeko (2002ko abuztuaren 20ko E.A.O, 199 zk.). Unibertsitatearen IFZa Q 3150012G da.

Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetza
Errektoretza eraikina.
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
tel.: 948 16 8462

WEBGUNEAREN HELBURUA

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneak mota guztietako edukiak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, denak Unibertsitateari dagozkion eginkizunekin lotuta: irakaskuntza, ikasketa, ikerketa eta unibertsitateko zabalpena. Eduki eta zerbitzu horiek eskaintzen zaizkie, kasuaren arabera, publiko guztiari eta horretarako baimena daukaten unibertsitateko komunitateko kideei.

Bitarteko honen bidez zabaltzen diren edukiek informazioa ematea beste helbururik ez dute. Unibertsitatearen esku geratzen da informazio zabaltze hori etetea edo bertan behera uztea, osoki edo partez, aldez aurretik gaztigurik egin gabe, eta are informazio hori mugatzea edo hartara sartzeko baimena galaraztea ere. Edonola ere, eduki horiek ez dute ordezkatzen egunkari ofizialetan argitaratu behar diren ekintza eta xedapenen publizitate legezkoa, ez eta Unibertsitateak, bere prozedura administratiboa gauzatuz egiten dituen ekintzen jakinarazpena ere.

ERANTZUKIZUNAZ SALBUESTEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ez du bere gain hartuko ondoren aipatzen direnetakoren batekin loturiko erantzukizunik:

  • unavarra.es doimenuarenak ez diren eta Unibertsitatearen webgunetik estekatuta dauden hirugarrenen orrien edukiak edo sistemak.
  • Komunikabideetan argitaratu diren hirugarrenen iritziak, webgune honen bidez zabal litezkeenak.
  • Sistema elektronikoaren deskonexioek, interferentziek edo telefono matxurek, birus informatikoek, programa maltzurrek edo bere kontrolpean ez dagoen edozein faktorek sortzen dituzten kalteak.

JABEGO INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko eduki guztiak beren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideek babesten dituzte, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarenak edo berari loturiko erakundeenak dira, edo bestela Unibertsitateari erabiltzeko baimena eman dioten hirugarrenenak.

DATU PERTSONALEN BABESA NUP_EN

Nafarroako Unibertsitate Publikoak bermatzen du webgune honen bidez ematen diren datu pertsonalen konfidentzialtasuna, Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (NDBLO) ezartzen duenaren arabera, eta datu pertsonalen motaren araberako segurtasun neurriak ezarriko ditu, NDBLO delakoa garatzeko arautegia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege dekretuak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Eskatuko diren datuak guztiz beharrezkoak, egokiak eta bidezkoak izango dira datu horiek biltzeko helbururako.

Datu pertsonalak dituen inprimakiaren orri bakoitzean berariaz jakinaraziko da badagoela norberaren datu pertsonalen fitxategi edo tratamendu bat, zein den beroriek biltzeko xedea, nor den fitxategiaren arduraduna, eta badagoela aukera datu horien gaineko sarbide, zuzenketa, deuseztatze eskubideak erabiltzeko, eta nola gauzatzen den.

COOKIEN ERABILERA

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneak cookiak erabiltzen ditu, estatistika helburuetarako, eta nabigazioaren zenbait ezaugarri pertsonalizatzeko.